Home » Egitaraua

Egitaraua

ABUZTUAK 12, IGANDEA. TXUPINAZOA

11:00 Egun osoan zehar PLATER-TIROKETA, “Jaietako Trofeoa”, Larrabeko “Isidro Arteta” Tiro Zelaian.

11:30 “AMURRIO HIRIBILDUA” PILOTA TXAPELKETAko finalerdiak, Udal Pilotalekuan.

12:30  KOADRILEN AURKEZPENA Juan Urrutia plazan.

18:15 Udaletxeko aretoan JAIETAKO PREGOIAREN IRAKURKETA, Mateo Valbuena Iglesias jaunaren eskutik.

18:30 JAI- KOADRILEN IGOERA Urrutia Jauregiko Landatik Juan Urrutia plazara.

18:40   Jaietako Koadrilen ordezkarien AURKEZPENA eta bandak jartzea Udaletxeko Aretoan.

19:00  Herriko Jaietako TXUPINAZOA airera bota eta IGUARRAKOAren jaitsiera, Konfeti eta Globolokoak. EUSKOTARRAK, DANTZA LAGUNAK, TROT-ART, EL BOLI, HERRIARENAK eta TXABOLAKOAK koadrilen kalejira, erraldoi bikoteak eta BUILAKA batukada taldeak lagunduta.

19.00 KALE ANIMAZIOA, Abetxukoko eta Aiaraldeako TXISTU TXARANGA, Amurrioko Txistuzaleak taldearen eskutik.

19:00-22:00 Indarkeria sexistarik gabeko gunea EMAGIN Euskal Herriko Bilgune Feministareren eskutik, Larrinaga kalean.

22:00 KOSMOS orkestra Larrinaga kaleko oinezkoen gunean.

ABUZTUAK 13, ASTELEHENA. HAURREN EGUNA ETA ATZOKO GAZTEEN EGUNA

Oharra: euria eginez gero, haurrentzako ekintzak, parkea, bazkaria eta jolasak Matias Landaburura eramango dira.

10:00-15:00 Amurrioko haurren txupeteak Udaletxeko ate nagusian jasoko dira eta Iguarrakoak abuztuaren 17an eramango ditu.

10:30 2017ko udan Amurrioko harrera familietan dauden haurrentzat ekitaldia udaletxean.

11:00-14:00 Udal parkean HAUR-PARKEA, ludoteka  eta hainbat puzgarri: Fort Coyote, olagarroa, basoa, Titanic, Wipe up, espazioko kotxea. Balanzbike zirkuitua, rokodromoa, bitsaren jaia, aurpegiak margotzeko tailerra eta familia osoari zuzendutako 10 joko erraldoi.

11:00  Alkate andereak Udaletxeko Pleno Aretoan Hiribilduko pertsonarik helduenari MAKILA emango dio. Jarraian, trikitilariez lagunduta elizara abiatuko dira.

11:30  Andra Mariaren Parrokian gure nagusiei zuzendutako ohiko MEZA Mariaka abesbatzarekin. Jarraian, Udalbatzak “San Anton Armuru” egoitza bisitatuko du.

12.00 Buruhandien irtenaldia.

12:30   Plazan, adinekoentzako JANAURREKOA eta MUSIKA ANIMAZIOA GANEKOrekin Amurrio Hiribilduko  Familia Elkartearen eskutik.

14:00   Atzoko Gazteentzako ANAITASUN BAZKARIA  Udal Pilotalekuan.

14:00 HAURRENTZAKO BAZKARIA, PAELLA, udal parkean Aurreraka eta Amurrioko Eskaut taldeen laguntzarekin.

16:00 DANTZALDIA EKHY Taldearekin Frontoi kalean.

15:00-17:00 JOLAS TRADIZIONALAK ETA AURPEGIA MARGOTZEKO TAILERRA udal parkean, Aspaltza elkartearen eskutik.

17:00-18:00 “LAGUNEKIN BARATZEAN” HAURRENTZAKO ANTZERKIA parkean

18:00 TXIKI ZUMBA, Tania Neiraren eskutik San Anton plazan.

KALEGUAI GUNEA, 11 urtetik gorako gaztetxoentzako ekintzak, Urrutia Jauregiko Landan, Eliza ondoan.

19.00 PARKOUR ERAKUSTALDIA

20:00 ELIKADURARI BURUZKO TAILERRAK: PIZZA FALTSUAK ETA KOKTELAK

20:30 PARKOUR TAILERRA

19.30 Buruhandien irtenaldia

22:45 KONTZERTUA MERIDIAN taldearekin, AMURRIOCK 2018 banda lehiaketako pop eta alternatibo kategoriako irabazlea, Juan Urrutia plazan.

24:00 KONTZERTUA, DOCTOR DESEO taldearekin, Juan Urrutia plazan.

ABUZTUAK 14, ASTEARTEA. KOADRILEN EGUNA

9.30 IX. MARMITAKO LEHIAKETA, Juan Urrutia plazan, Amurrioko SU-GOZOTAN gastronomia elkarteak antolatuta.

10:00 BASERRIKO PRODUKTUEN ERAKUSKETA ETA LEHIAKETA Juan Urrutia plazan.

11:00-14:00 Udal parkean HAUR-PARKEA, ludoteka  eta hainbat puzgarri: Fort Coyote, olagarroa, basoa, Titanic, Wipe up, espazioko kotxea. Balanzbike zirkuitua, rokodromoa, bitsaren jaia, aurpegiak margotzeko tailerra eta familia osoari zuzendutako 10 joko erraldoi.

11:30 “AMURRIO HIRIBILDUA” PILOTA TXAPELKETAko finalak, Udal Pilotalekuan.

12:30 Musika animazioa trikitixarekin, ANDER ETA LANDER bikotearekin.

13.00 TRIKIPOTEOA KOADRILEKIN, abiapuntua: kiosko ondoan.

13:00 Marmitako Lehiaketako KAZOLEN AURKEZPENA.

13:00 ZIZA DASTAKETA, Arriola Mikologia Elkartearen eskutik, Juan Urrutia plazan.

14:00 MARMITAKO Lehiaketako Sari Banaketa, Juan Urrutia plazan.

14:00 Baserriko Produktuen lehiaketako SARI BANAKETA  Juan Urrutia plazan.

15:00 KOADRILEN BAZKARIA parkean.

17:30-19:30     JOLASAK, Koadrilek antolatuta, parkean.

19:30 Andra Mariaren parrokian, LORE ESKAINTZA Jasokundeko Andra Mariari, Amurrioko Zaindariari.

20:00 ODOLOSTEAK San Anton plazan. 1,50€/ ogitartekoa.

20:00 KALE ANTZERKIA “EL DESHAUCIO” Barsanti konpainiarekin, Dionisio Aldama kaleko 1ean dagoen plazatxoan.

21:00-23:00 II. DJ GAUA BAK Produzioen eskutik Larrinagako oinezkoen gunean.

21:00-24:00 Indarkeria sexistarik gabeko gunea EMAGIN Euskal Herriko Bilgune Feministareren eskutik, Larrinaga kalean.

22:45 KONTZERTUA DEUS EZ taldearekin, AMURRIOCK 2018 banda lehiaketako rock eta metal kategoriako irabazlea, Juan Urrutia plazan.

24:00 KONTZERTUA, GLAUKOMA taldearekin, Juan Urrutia plazan.

00:30  ALKOHOL TASA NEURTZEKO KANPAINA Larrinaga kalean.

02:00 II. DJ. GAUA, musika, lehiaketa eta opariak Larrinagako oinezkoen gunean.

ABUZTUAK 15, ASTEAZKENA. AMA BIRJINAREN EGUNA

10.00 KANPAI-IRAULKETA eta suziriak botako dira jaia iragartzeko.

10:00  TXIRRINDULARITZA SARI NAGUSIA, LXV AIARA ZIRKUITUA, elite eta Sub23 mailak, ARABAKO TXAPELKETA eta “Daniel Albizuaren omenezko lasterketa”.

10:30  DIANAK, trikitixekin.

10:45   Udalbatza, MARIAKA eta MARIGABON erraldoi bikotea, gaiteroak eta trikitilariak Andra Mariaren Elizara abiatuko dira.

11:00 MEZA NAGUSIA Andra Mariaren Parrokian. Irteeran ohorezko AURRESKUA.

12:30 Kalejira Amurrioko ERRALDOIEKIN ETA BURUHANDIEKIN.

12:30 Agintariei eta jaietako partaideei harrera ekitaldia Udaletxean.

12:30 “ROCK AND BRASS” musika giroa, BRAzzTET MV Brass Bandarekin, Larrinagako kalean eta erdiguneko kaleetan.

12:30 HERRI KIROLAK Juan Urrutia plazan, Aizkolari lehiaketa: Luis Polanco “Salduena” eta Jokin Alkizaleteren artean, 5 metroko altueran enborra aizkoraz mozteko erakustaldia eta  harri eta ingude altxaketak Leitzako Josetxo Urrutiarekin.

13:30 Txirrindulari lasterketako sari nagusiaren banaketa.

19:30 EUSKAL DANTZEN ERAKUSTALDIA, Aiara Dantza Taldearekin Juan Urrutia plazan.

20:30 BERTSO SAIOA, Aiara Eskualdeko Bertso Eskolak (AIEBE) antolatuta, udal parkean.

22:00 KONTZERTUA SABINekin Juan Urrutia plazan.

23:30 FOLK KONTZERTUA KORRONTZI taldearekin Juan Urrutia plazan.

ABUZTUAK 16, OSTEGUNA. SAN ROKE

8:30 – 15:00     San Rokeko zelaietara joan eta etortzeko doako autobusa. Gasolindegitik autobusa ordu erdiro irtengo da. Geralekuak: elizako biribilgunea eta San Jose eliza. San Roketik azken irteera 14:30ean.

10:00 Andra Mariaren elizatik SANTUAREN IGOERA San Rokeren baselizaraino. Santa Vera Cruz Kofradiak antolatuta.

10:30   GANADU ERAKUSKETA, DONE ERROKEREN AZOKA 2018.

11:00 MUSIKA ANIMAZIOA Trikitixarekin San Rokeko zelaietan.

11:30-14:30 NATURA 2000 SAREKO hurbileko MAGIA San Rokeko zelaietan, Arabako Foru Aldundiak antolatua

11:30   San Rokeko zelaian, MEZA NAGUSIA, Mariaka Abesbatzarekin.

12:30  AURRESKU ETA JOTEN LIII TXAPELKETA Aiara Dantza Taldeak antolatuta.

13:00 TXEKOR BAT pisatuko da San Rokeko zelaian. Kinielak egingo dira.

18:00-21:00 TIRAGOMA LEHIAKETA, Bizkaiko Triagoma Elkarteak antolatuta, Frontoi kalean, adin guztietarako. Izen-emteak: 17:30-18:30. Euria eginez gero, San Anton plazara lekualdatuko da.

20:00 18:30 FUNBOXFACTORY ikuskizuna, Trialsin erakustaldia eta DirtJump, bizikletekin salto eta akrobaziak airean, Urrutia Jauregiko landako oinezkoen gunean, eliza ondoan.

21:00 “NAUFRAGOS” KALE ANTZERKIA  Industrial Teatrera konpainiarekin  Larrinagako oinezkoen aldean.

22:15 KARROZA DESFILEA koadrilen eskutik, MARIAKA ETA MARIGABON erraldoi bikotearen laguntzaz. Ibilbidea: elizako birigilgunetik Aldai kaleraino, gasolindegiraino.

23:30  Juan Urrutia plazan BERBENA GARILAK 26 taldearekin.

01.30   KARROZA LEHIAKETAREN sari banaketa Juan Urrutia plazan.

Berbenaren ostean DJ RUBA, Juan Urrutia plazan.

ABUZTUAK 17, OSTIRALA. SAN ROKEREN ERREPIKAPENA

10.00-15:30 eta 17:00-19:30,  San Rokeko zelaietara joan eta etortzeko doako autobusa. Gasolindegitik autobusa ordu erdiro irtengo da. Geralekuak: elizako biribilgunea eta San Jose Eliza. San Roketik azken irteerak 15:00etan eta 19:00etan.

9:00     XLII. PIL-PIL ERAKO BAKAILAO eta XIX. patata-tortila LEHIAKETARAKO IZEN-EMATEA, Mendiko Lagunak Taldeak antolatuta, San Roken.

10:00 BAKAILAOA PIL PIL ERARA prestatzeko ikastaroa, 10-15 urte bitarteko gazteentzat San Roken, izen-emateak Udaletxean.

11:30   San Rokeko zelaian MEZA NAGUSIA, Mariaka Abesbatzarekin.

12:30  Ardiei era tradizionalean ilea mozteko ERAKUSTALDIA

12:30 Patata-tortilen aurkezpena.

13:00   Bakailao  lehiaketako  kazolen aurkezpena.

14.30 Pil-pil erako bakailao eta patata-tortila lehiaketako SARI BANAKETA.

14:30   ANAITASUN BAZKARIA gure herriko  sukaldari hoberenen eskutik. Bazkaria/ 1,50€.

16:00  ERROMERIA San Rokeko zelaietan “OROTS” taldearekin.

20:00 “BARROCK” DANTZA IKUSKIZUNA, dantzaz konpainiarekin Juan Urrutia plazan.

21:45 DANTZA PLAZA: AIKO taldearekin, Juan Urrutia plazan.

22.30 MUSIKA ANIMAZIOA BETIJAI Fanfarrearekin.

23:30 IGUARRAKOAREN AGURRA EGITEKO DESFILEA, Andra Mariaren elizatik  Juan Urrutia plazaraino, beltzez jantzitako auzokideen parte hartzearekin eta BETIJAI FANFARREArekin.  Anima zaitez parte-hartzera!

24:00 2018ko HERRIKO JAIEN AMAIERA hurrengo urtera arteko IGUARRAKOAREN ITZULERAREKIN. Bengalak banatu eta bateria piroteknikoak botako dira.